Get Adobe Flash player

Performance

 Eskeintzen dugun performance edo animazioa 15-20 minutuko lau erakustaldiz osatzen da.

 Lehenengo erakustaldia: trikimakoak

 Salto-trikimakoak ekitaldira egokitzen dira, esparru barruan edo kanpoan erabili daitezke. Hoberena lur lau eta gogorrean erabiltzea da, nahiz eta salto-trikimako, akuilu-makuiluak belar, area edo harridun lurzoruetara ezin hobeto egokitu.

Ez da gomendagarria errepide ezta autoen ondoan erabiltzea, ez eta aldapa, eskailera edota leku itxietan (sabaiek altuera nahikoa ez badute).

 Bigarren erakustaldia: argi-malabareak (mazoak)

 

Objektu honen aldaera ezberdinak bateratzen dituen ikuskizuna, banaka edo taldeka, joku desberdinak eta mugimendu harrigarriak sortuz.

Argia sortzen duten malabareak dira. Maza arruntekin duten ezberdintasuna kolorean datza, argi kontrasteek edota mazoen efektu harrigarriek sortzen dituztenak.

 Hirugarren erakustaldia: globoflexia

 Loreak, txakurrak, ezpatak eta beste irudi batzuk banatzen dira esparru barruan, puxika bereziak, oso argitsuak eta argi ultramoreei erreaktiboak, urdin neona, verde neona, arrosa neona, laranja neona, more neona eta magenta neona.

Pailazo jantzia kapela eta tiranteduna.

 Laugarren erakustaldia edo bukaerako erakustaldia: bola akrilikoak (contact) eta argi malabareak (pilotak)

 Contact-a ikusleen arreta gehien erakartzen duen zirko disziplinetariko bat da, trebezia eta pertsonengan sortzen duena, sentsazio ahaztezinak helarazten ditu.

 Proposamenean aldaketarik nahi izanez gero, esaiguzue, eta performancea zuen eskaeretara egokitzeko ahal dugun guztia egingo dugu.

Performance edo animazioa gutxienez bi artistekin egiten da (gehiago izan daitezke)

Zirkoloretsua Agenda

loader

Laister - Próximamente

No events found