Get Adobe Flash player

ZIRKOLORETSUA

Zirkoaren mundua hedatu nahi duten pertsonez osatutako elkartea gara. Urte batzuk daramatzagu zirkoaren inguruan lan egiten. Gas Taldea bezalako elkarteei esker lortu dugu zirko disziplina desberdinetan eta interpretazioan ezagutza eskuratzea.

Munduan zehar bidaiatu dugu (Europa, Hegoamerika), herrialde ezberdinetatik, Clara Huerta Cenoz eta Jon Davison (Escola de Clown de Barcelona), Dario Levin (Argentina) eta Guillermo Goffré eta Cristian Castro (Circo Da Vinci), besteren artean, maisu-maistra izan ditugularik.

Era berean, malabare, objektu-manipulazio teknika eta dantza ikastaro ezberdinak jaso ditugu, geure teknika propioak garatzearren. Tailer hauetako batzuk Koblakari elkarteak antolatuak izan ziren Kukutza IIIn, nazioarteko mailako maisu-maistrekin.

 

Gure esker onak istorio hau ahalbidetu duten pertsona guztiei, bai elkarteari zerbait eman izanagatik edo irribarre huts batengatik, zeinak aurrera jarraitzeak eragiten digun.

Zirkoloretsua Agenda

loader

Laister - Próximamente

No events found